Alaska erosteko erabili zen 7,2 milioi dolarretako txekea.

Alaskaren erosketa (ingelesez Alaska Purchase; errusieraz продажа Аляски, prodazha Alyaski) 1867an AEBek Errusiar Inperioari Alaska lurraldea erosi zionekoa izan zen. Gai honek estatubatuar politikarien artean nagusiki aldeko jarrera izan zuen, halere aurkariek Sewarden Gutizia (Seward's Folly) izena eman zioten, erosketa William H. Seward estatu idazkariaren bidez burutu baitzen, eta AEBtako Senatuak akordio bidez onartua.

Errusiak Alaskako Lurraldea saldu egin nahi zuen, Britainiar Inperioarekin gerra piztuz gero hark bereganatzeko beldur baitzen. Ordurarte, Errusiak Alaskan burututako jarduera nagusiak larruen salerosketa eta alaskarrak kristautzeko misiolaritza izan ziren. Erosketa honek AEBei 7,2 milioi dolarren trukean 1.518.800 km2-ko lurraldea gehitu zion.

Kanpo estekak